Bizkaiko sagardoa eta untxia dastatzeko aukera izan dute herritarrek iraileko azoka berezian
Geroz eta gutxiago falta da azoka berezien denboraldia bukatzeko, baina oraindik, urrikoa, azarokoa eta abendukoa falta dira. Joan den zapatuan egin zuten irailekoa: Bizkaiko sagardoarena eta untxiarena, hain zuzen ere. Ekainetik abendura bitartean, hileko lehen zapatuetan azoka berezia hartzen du Gernika-Lumoko merkatu plazak. Aurrekoetan bezala, irailekoak ere hainbat lagun bildu ditu. Horiek guztiek sagardoa eta untxia dastatzeko aukera izan dute, eta horrez gain, bertoko ekoizleen hainbat produktu erosteko aukera ere: hala nola, elikagaiak zein artisautzari lotutako produktuak.