Andra Mari eta Santa Eufemia jaien berezitasun nagusiena, herritarrek herritarrentzat antolatutako jaiak direla dio Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek. Herritarrek eurek antolatutako hainbat ekimen egiten ditzte jaien baitan; horiei esker, jai «parte hartzaileak» eta «herrikoiak» lortzen direla nabarmendu du alkateak. Hala, Jai Batzordeak urtean egindako lana eskertu gura izan du.

Xixiliren aurkezpena, iaz
Adin guztietako herritarrek edukiko dute irailaren 7tik 16ra Andra Mari eta Santa Eufemia jaietaz gozatzeko aukera. Diotenez, programa «indartua» izango da aurtengoa, «bai ekonomikoki, aurrekontu handiagoa egon delako, bai eta antolatu diren ekitaldiak kontuan izanik».
Xixili barik ez dagoelako andramari jairik, hilaren 7an Xixiliren aurkezpenagaz eta osteko txupinagaz hasiko dituzte, urtero legez, aurtengo festak
Kalejira koloretsua. Andra Mari Egunaren bezperan ohikoa izaten da Almikako jaitsiera. Aurten, hala ere, ez dute jaitsierarik egingo. Herriko kaleetatik, baina, ez da girorik eta kolorerik faltako.
Bilbo Salsa talde soziokulturalekoek musika eta dantzak eroango dituzte herriko hainbat txokotara. 17:00etan hasiko dute kalejira Erriberatik, eta txupina jaurti aurretik amaituko dute, Goiko Plazan bertan. Herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera, denontzako lekua baitago.

Bilbo Salsa taldeko zeinbait lagun dantzan
Jaietako egunik garrantzitsuenetarikoak (Arrantzale eta Santa Eufemia egunak), zapatuz datoz aurton; hortaz, egun horietarako giro «izugarria» espero dute herrian.
Arrantzale Egunean sorkidxe eta kriela erabili dutenak omenduko dituzte,
Itzulera eskulturan. Santa Eufemia egunean, bestalde, ohiturak mantendu dituzten baserriak, Lurdeia landa etxea eta Gazteluko auzokide bat omentzeko tartea hartuko dute, Santa Eufemia enparantzan.
Santa Eufemia eguna, gainera
, berrikuntzekin dator aurten. Ohiko azoka baino handiagoa izango dela azaldu dute, eta gune berriak hartuko ditu. Modu horretan, irailaren 16an, azokak irauten duen bitartean, San Frantzosko eta Segundo Ispizua kaleak iligailuentzat itxita egongo direla jakinarazi dute. Lameran izango da baserri giroko azoka eta okela dastaketa. San Frantzisko enparantzan, berriz, honakoak egongo dira: V. Euskal Oiloen erakusketa eta Euskal oiloaren Bizkaiko III. txapelketa, abereen erakusketaeta poneyak. Buzterriak nola egiten diren ikusteko aukera ere egongo da. Horrez gain, aurten, lehenengoz, Erriberan, nekazaritzako makineriaren erakusketa ere jarriko dute.

Santa Eufemia eguneko azokako postuetako bat
Bertsoak, kontzertuak, suziriak, umeentzako ekintzak, dantzaldiak, herri kirolak, kalejirak, danborradak… egun bete-beteak edukiko dituzte bermeotarrek jaiak iraun bitartean.
Domekan, gainera, andramariak berotzen hasiko dira
Almika auzoko jaiekin.

Untxi sukalki txapelketa Almikan
Jaietaz denok disfrutatu ahal izateko «errespetua eta elkar ulertzea» eskatu du Bidegurenek, eta, zehazki, emakumearen askatasuna aldarrikatu du. Beste behin ere,
«ez, ez dela» gogorarazi gura izan du.
Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako programa gaurtik aurrera eskuratu ahalko da Bermeoko
Turismo Bulegoan edota Gizarte eta Kultura Etxean.
Barrakak, bestalde, gaur arratsaldetik (irailak 1) martxan egongo dira, irailaren 17ra arte. Egun herrikoiak aurten hiru izango dira, gaur (irailak 1), irailaren 12a (martitzena) eta irailaren 17a (domeka). Egun horietan barrakek prezio merkeagoak izango dituzte.
Jaietako egitaraua
hemen ikus daiteke.