Barikuan hasita, surf ikastaroa emango dute Lagan
Laga Surf Campek 7-17 urte bitartekoentzako ikastaro bat antolatu du iraileko lehenengo egunetarako. Hain zuzen ere, barikutik aurrera egongo da eskolak hartzeko aukera.Ibarrangelun erroldatuta daudenentzat ikastaroa doakoa izango dela jakitera eman du...
Ibarrangelun erroldatuta daudenentzat ikastaroa doakoa izango dela jakitera eman dute.
Ikastaroan parte hartu gura duten ume eta gazteek izena eman behar izango dute. Horretarako, Ibarrangeluko Kultur Etxera jo beharko dute (Ibaeta auzoa, 4) zabalik dagoen ordutegian, 17:00etatik 22:00etara. Nahiago izanez gero, telefonoz ere deitu ahal da: 94-627 61 98. Bihar da izena emateko azkenengo eguna.
Bost eguneko ikastaroa
Surf ikastaroa irailagaz batera hasiko da etzi, eta bost egunekoa izango da; hau da, hilaren 5era arte iraungo du. Eskola guztiak bi ordukoak izango dira.
Lehen egunean, 19:00etatik 21:00etara bitartean hartuko dute surf eskola ikasleek. Irailaren 2an, 3an eta 4an, berriz, 18:00etan hasiko da ikastaroa, eta 20:00etan amaitu. Azkenengo egunean, irailaren 5ean, ordutegia ezberdina izango da. 18:30ean hasiko da eta 20:30ean amaituko dute eskola ematea.