Arriboletarako bidea ireki dute
Bermeoko Arriboletas kalara heltzeko bidea irekita dagoela jakinarazi du Bermeoko Udalak, konponketa lanak egin ostean. Aurrerantzean, beraz, herritarrek bidea erabili ahalko dute kalara heltzeko.
Horrez gain, beheko aldean mahaiak jarriko dituztela jakinarazi du udalak, eta kalako dutxa ere erabilgarri ipiniko dute. Landaketa lanak ere egingo dituzte inguru horretan, eta eremua garbi mantentzeko edukiontziak jarriko dituzte.