Ogella ezagutzeko aukera
Lurgaia Fundazioak irteera antolatu du domekarako, eta bisita gidatua egingo dute. Egun pasarako proposamena egin dute, eta izena eman behar da aldez aurretikLurgaia Fundazioak bisita gidatua egingo du Ogellan. Natur Ondarearen eta Kontserbazio eta Kud...
Lurgaia Fundazioak irteera antolatu du domekarako, eta bisita gidatua egingo dute. Egun pasarako proposamena egin dute, eta izena eman behar da aldez aurretik
Lurgaia Fundazioak bisita gidatua egingo du Ogellan. Natur Ondarearen eta Kontserbazio eta Kudeaketarako Fundazioak Ogellako marearteko zabalgunea bertatik bertara ezagutzeko antolatu du irteera domekarako (uztailak 23).Egun pasa egiteko proposamena egin dute. Hain zuzen, 10:00etatik 17:00etara egongo dira Ogelllan.
Jose Maria Gorostiaga EHUko Biologia eta Ekologia Departamentuko irakasle eta ikertzaileak gidatuko du saioa. Hark, besteak beste, algei eta aldaketa klimatikoari buruzko azalpenak emango dizkie bertaratzen direnei. «Marearteko zabalguneak interes ekologiko handiko eremuak dira. Itsasbeheragaz haien edertasuna begitandu daiteke; itsasbeheran harriak eta sakonera desberdinetako urmaelak agerian geratzen dira», azaldu dute Lurgaia Fundazioko ordezkariek.
Zabor bilketa
Ogellako flora eta fauna ezagutzeagaz batera, plastikozko materiala egonez gero, zabor bilketa ere egingo dutela jakitera eman dute.
Bisita gidaturako Lurgaia Fundazioak Bilbotik autobusa antolatu du; 09:00etan irtengo dira Termibusetik. Alabaina, Busturialdeko herritarrek euren kabuz joan beharko dute Ogellara.
Bisita gidatuan parte hartzeko beharrezkoa da aurretiaz izena ematea. Horretarako, info@lurgaia.org helbide elektronikora mezua bidali (izen-abizenak zehaztuz) edo telefono zenbaki hauetako batera deitu behar da: 94-657 61 10 edo 606 14 18 37. Era berean, irteerari buruzko informazio gehiago gura izanez gero edo zalantzaren bat argitzeko, haiekin harremanetan jartzeko eskatu dute.
Harrizko hondartza denez, labain ez egiteko oinetakoak eroatea gomendatu dute, bai eta arropa erosoa ere. «Eguzkitik babesteko betaurrekoak, krema eta bisera eroatea garrantzitsua da, eta egun osoan egongo garenez, bainujantzia, toalla edota urpekaritzarako materiala ere eraman daitezke». Jan-edana norberak eroan beharko du.