44 urteko gizonezko bat hil da Ibarrangeluko Laga hondartzan
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu du pertsona bat hil zela atzo Ibarrangeluko Laga hondartzan. Iturri berak aipatu duenez, 44 urte gizonezkoa da atzo 12:25 inguruan zendutakoa.Ertzaintzak azaldu duenez, bainua hartzera joan zen gizonezkoa...
Ertzaintzak azaldu duenez, bainua hartzera joan zen gizonezkoa, eta sorosleek uretatik atera behar izan zuten artatzeko asmoz. Hala ere, gizonekoa konortea galduta zegoela eta ezin izan zutela bere bizia salbatzeko «ezer egin» jakinarazi du Ertzaintzak.
Ezbeharra zergatik gertatu den argitzeko hildakoari autopsia egingo diotela aipatu du segurtasun sailak.