Miriam Etxebarrieta izango da Lekeitioko EAko koordinatzailea
Ekainean Biltzar Nagusia egin eta aurrera begirako bidea finkatu ondoren, herrietako alderdien berrikuntza ere egin du Eusko Alkartasunak. Hala, Lekeitioko Eusko Alkartasunako kideek aho batez onartu dituzte kargu berriak batzar nagusian. Koordinatzail...
Edriga Aranburuk utzitako lekua hartu du Myriam Etxebarrietak. Izan ere, EAren Zuzendaritza Nazionaleko Kontseilu Nagusian dago orain Aranburu, Zuzenbideko eta Erakunde Koordinazioko arduradun, eta Lekeitioko koordinatzaile izateari utzi behar izan dio.
Idazkari kargua eta diruzainarena ere berritu dituztela jakitera eman dute Lekeitioko EAkoek. Miguel Lamikiz Zarraga Lekeitioko Eusko Alkartasunako kide historikoak eta zinegotzi ere izandakoak hartu du idazkari kargua. Maria Luisa Uribarren arduratuko da, bestalde, diruzain karguagaz. Beste kargu guztiak, ostera, berdin jarraituko dute.
Bestalde, Pili Robles Berme Batzordeko kide izendatu zuten kongresuan.
Omenaldia
Lekeitioko EAk ekitaldi berezia ere izango du barikuan. Joseba Gezuraga lekeitiarra omenduko dute, 19:00etan hasita, Kultur Etxeko Azkue aretoan egingo den ekitaldian.
Hasteko, hitzaldia egongo da Pello Urizar Eusko Alkartasunako idazkari nagusiagaz eta Iker Rahona Bizkaiko EAko koordinatzaileagaz, eta horren ostean omenduko dute Rahonaren aurretik hamar urtean Bizkaiko EAko koordinatzaile izan den eta Bizkaiko Batzar Nagusiateko bigarren lehendakariordea den Gezuraga.
Domekan, berriz, EAko afiliatu eta gertukoentzako bazkaria antolatu dute Lekeitioko Alkartetxean, 15:00etan. Bazkarian parte hartzera animatu dituzte herritarrak.