Ekoetxea Urdaibaik, AMBAR Elkarteak eta Hegaluze itsas-zerbitzuek eskaintzen duten
Zetazeoak 10etan iniziatiba iGap Travel Guide Global Awards sariketarako izendatu dute. iGap Travel Guide bidaia guida bilduma ezaguna da, eta mundu zabalean egin daitezkeen bidaien informazio orokorra, gomendio praktikoak eta lanerako zein aisialdirako aukera ezberdinak biltzen ditu.
iGap Travel Guide Global Awards sariek munduko edozein tokitan eskaintzen dituzten zerbitzuen kalitatea balioesten dute
Hain zuzen, norbanakoek, instituzioek edota elkarte ezberdinek munduko edozein tokitan eskaintzen dituzten zerbitzuen kalitatea saritzen dute. Besteak beste, honako hauek hartzen dituzte kontuan: bikaintasuna, aniztasuna, teknologien erabilera, eskuragarritasuna eta inguruaren ezagutza erabili eta hedatzeko egiten duten lana.
Sariak banatu aurretik botoa emon ahalko da 12 hilbetetan, eta, bitartean, sariketarako izendapena jaso duten guztiek proiektu, zerbitzu eta lorpen ezberdinei buruzko informazio osagarria konpartitzeko aukera izango dute. Enpresa eta instituzioetako kideekin zein norbanakoekin, epaimahai independente bat osatuko dute sariduna aukeratzeko. Hala, beraien esperientziaz baliatuta, maila bakoitzeko proiekturik arrakastatsuenak eta ardura eta zerbitzu gaindiezina dutenak identifikatuko dituzte.
Sariak banatu aurretik botoa emon ahalko da 12 hilbetetan
Zetazeoak 10etan. Ekoetxea Urdaibaik, AMBAR Elkarteak eta Hegaluze itsas-zerbitzuek eskaintzen duten ekimenak euskal kostaldetik pasatzen diren itsas ugaztun horiek
in situ ikusteko aukera ematen du, berauen kontserbazioaren garrantziagaz kontzientziatuz jendea. Horrez gain, hidrofono bati esker, zetazeoek igortzen dituzten soinuak entzuteko aukera eskaintzen du.