485 nagusi eta 87 ume batu ziren zapatuan VI. Elantxobeko Mendi Martxan. Parte hartzaileek Elantxobe eta Ibarrangelu artean 21 kilometroko ibilbidea edo 10 kilometrokoa egiteko aukera eduki zuten. Mendi martxa luzeko zein laburreko ibilbideetan zehar j...
485 nagusi eta 87 ume batu ziren zapatuan VI. Elantxobeko Mendi Martxan. Parte hartzaileek Elantxobe eta Ibarrangelu artean 21 kilometroko ibilbidea edo 10 kilometrokoa egiteko aukera eduki zuten. Mendi martxa luzeko zein laburreko ibilbideetan zehar jan-edanagaz zenbait anoa postu izan zituzten, eta amaieran indarrak hartzeko parrillada gozoa dastatu zuten portuan. Atxurkulu Mendi Klubeko kideek esan dutenez, mendi martxa «oso ondo» atera zen, eta parte hartu zutenek antolakuntza onagatik zoriondu dituzte: «Lan asko egin ondoren, pozgarria da dena ondo ateratzea eta zorion mezuak jasotzea. Dena ondo antolatuta eta bideak garbi egon zirela esan digute».