Urdaibai Koparen laugarren proba izan zen zapatuko Txipiroi Extremengo lasterketa. Mutiletan
Goñi eta Joanes Goitisolo eskutik helduta helmugaratu ziren.
Irabazleak 1:34.32 denboran burutu zuen mendi trail lasterketa. Nesken artean, berriz,
Amaia Jauregi izan zen azkarrena, 2:10.25 markagaz.
Goitisolo, Goñi eta Uriarte.
Argazkia: Txipiroi.
Mutilen podiumari dagokionez,
Joanes Goitisolo (1:34.33)
eta Aitor Uriarte (1:39.45) bigarren eta hirugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren.
Orue, Jauregi eta Olabarrieta. Argazkia: Txipiroi.
Emakumezkoetan,
Ohiane Orue izan zen bigarrena helmugan sartzen (2:13.40) eta
Ainara Olabarrieta sailkatu zen hirugarren (2:21.48).
95 pertsonak lehiatu zuten mendi traila, eta BTT martxan, ostera,
136 txirrindularik parte hartu zuten. Horietan
Alexander Orbañana galdakaoztarra izan zen azkarrena, 2:44.48 markagaz. Txirrindulari profesional izandakoak iaz Eako mendi duatloian parte hartu zuen, eta ibilbidea gustatu, eta aurtengo BTT martxan parte hartzea erabaki zuen.
Alexander Ordeñana izan zen BTT martxan helmugaratu zen lehenengo txirrindularia.
Argazkia: Itziar Oviedo.
Orbañanarengandik bi minutura heldu zen Iker Avellanal muskiztarra, eta Alexander Uriarte gernikarra helmugaratu zen hirugarren postuan ( 2:50.32).
Zazpigarren urtez egin dute BTT martxa eta mendi trail lasterketa lehiatzen duten hirugarren urtea izan da.
Mendi trail lasterketaren hasiera.
Argazkia: Itziar Oviedo.
Bizikleta proba ez da lehiakorra, eta aurrez izena eman zutenen artean askotariko kirol materiala zozkatu zuten antolatzaileek. Era berean, auzolanean aritu ziren herritarren artean bizikleta bat zozkatu zuten.
Izan ere, Begi Handi taldekoek proba antolatzeko urtero duten laguntza nabarmendu eta eskertu dute: “Aurten gainera jende berria izan dugu laguntzen eta horrek indarra ematen digu. Balantzea oso positiboa da; jende asko egon zen, kriston giroa izan genuen eta oso pozik gaude”.
Txirrindulariak BTT probari ekiteko prest.
Argazkia: Itziar Oviedo.
Bestalde, arratsaldeko ume eta gaztetxoen
Txipiroi Txiki lasteketan inoizko parte hartzerik handiena izan zuten. 67 partaide egon ziren, eta ondorioz, adinaren arabera hiru ibilbide egin zituzten.
Antolatzaileak eta laguntzaileak.
Argazkia: Itziar Oviedo.