Hamazortzi paella aurkeztu dituzte Taelladara
Gazteak zein nagusiak batu dira gaur Talan arrozak egiteko. Taelladie, Talako paella lehiaketaren txanda izan da gaur.
18 paella aurkeztu dituzte lehiaketara, eta antolatzaileek parte hartzaile guztientzako sariak banatu dituzte. Goiz guztian arrozak prestatzen ibili ostean, 14:00ak eta 14:30ak bitartean, epaimahaikideak arrozak dastatzen hasi dira. Aurkezpena, zaporea eta arrozaren puntua izan dituzte kontuan, paellarik onena zein den aukeratzeko orduan. Gozoena, horien arabera Tiki-tiki izeneko paella izan da. Bigarren saria, Txindoka izeneko paellarentzat izan da, eta hirugarrena, berriz, Tropitalarentzat. Parte hartzaile gazteenek ere oroigarria jaso dute, Talako Saguak izeneko paella aurkeztu duten ume eta gaztetxoek jaso dute, hain zuzen, aipatu saria. Epaimahaikideen arabera, paella guztiak “nahiko ondo” zeuden. Hemen argazki galeria.