Zortzigarren urtez, munduko arrozak jaialdia egiten ari dira gaur Gernika-Lumon. Hainbat talde batu dira goizean goiz, bakoitzak arroza bere erara egiteko. Bost kazola aurkeztu dituzte lehiaketara, eta bi sari banatu dituzte. Epaimahaiaren arabera,
AEK (4.zenbakia) izeneko kazola izan da aurtengo arrozik gozoena. Bigarren saria jaso du, berriz,
Arroz Chaufa (3.zenbakia) izenekoak.
Irabazleak arroza prestatzen
Batzuek arrozak prestatzen zituzten bitartean, beste batzuk, berriz, dantzan ibili dira. Bertsolariak ere egon dira jaialdia girotzen. Arratsaldean ere dantza mota ezberdinak egiteko aukera edukiko dute parte hartzaileek zein bertaratutako herritarrek.
Taldeka parte hartu ez arren, hainbat herritarrek ere bat egin dute munduko arrozekin, eta elkarrekin bazkaltzeko hurbildu dira Pasealekura.
Gernika Gogoratuz, Gernikatik Mundura, Astra eta Gu Gaztek bultzatuta, munduko arrozen bueltan, jatorri ezberdineko gernikarrak batu dituzte gaur Pasealekuan. Hartu emanak bultzatu asmoz antolatzen dute urtero topaketa gastronomiko hori, eta herritarrak Gernika-Lumoko eta herriko auzoetako aniztasunaz jabetzea ere badu helburu.
Goizeko argazki galeria
hemen ikusgai.