Berrogeita hamar bat ume eta gaztetxoren bilgune izan zen
zapatuan Gernika-Lumoko Jai Alai frontoia.
Eskolarteko Zesta Punta Topaketaren
bigarren edizio honetan eskoletako puntistak zein horien guraso eta entrenatzaileek, elkar ezagutu eta harremanak sendotzeko aukera paregabea izan zuten.
Gernika-Lumoko eskolako kideekaz batera, Ereño, Berriatua, Markina-Xemein, Mutriku, Zumaia, Donostia, Hondarribia, Gasteiz eta Cabanillasetik etorritako ume, guraso eta entrenatzaileek parte hartu zuten topaketan.
10:00etan elkartu, eta goiz eta arratsaldez
hamalau partidu jokatu zituzten kiniela erara. Partiduak ikusten 200 bat pertsona egon ziren harmailetan.
Eguerdian Gernika Rugby Tabernan 150 pertsona inguruk bazkaldu zuten, giro ederrean.
Antolatzaileen berbetan, ume eta gaztetxoek ikuskizun ederra eskaini zuten, eta parte hartzaile denak pozik geratu dira ekimenagaz. Topaketa “egonkortzen” hasi dela zehaztu dute, eta
etorkizuna baikor ikusten dute.
Hala,
nesken parte hartzea nabarmendu dute: “Nesken parte hartze handia eman da aurten; kategoria desberdinetako partiduetan 11 neskatok jokatu dute, txukun eta lehiakor. Kirol modalitate honetan, orain arte behintzat ez da normala izan nesken parte hartzea. Parekotasunari itxaropen izpi bat ikusi genuen Jai Alai frontoian zapatuan”.
Zapatuan Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian egin zuten Eskolarteko Zesta Punta Topaketa.
Argazkia: Gernika Jai Alai Eskola.
Lau kategorietako partiduez gozatzeko aukera izan zuten frontoian bildutakoek: neskak, benjaminak, alebinak eta umeak. Kiniela erara jokatutako goizeko partiduak 20 tantora izan ziren, eta arratsaldekoak, berriz, 15 tantora.
SAILKAPENAK::
Neskak:
- Gasteiz (Uxue-Maite) – 15
- Ereño (Kattalin-Iraia) – 9
- Berriatua (Elaia-Kattalin) – 8
- Gernika (Paula – Saiuri) – 4
* Benjaminak:
– Finala:
- Gernika B (Paul-Eneko) – 15
- Markina (Kaiet-Denis) – 14
- Gernika C (Ekain-Unai) – 6
- Gernika A (Eder – Eñaut) – 4
– Kontsolazino finala:
- Hondarribia (Iker-Mikel) 15
- Gasteiz A (Alustiza II – Itxaso) – 13
- Gasteiz B (Aritz-Oinartz) – 9
- Cabanillas (Ibai-Ander) – 2
* Alebinak
–Finala:
1. Hondarribia (Oier-Gonzalo) – 15
2. Gernika B (Julen-Ander) – 8
3. Donostia (Naroa-Manex) – 4
4. Gasteiz (Maite-Uxue) – 3
– Kontsolazino finala:
5. Gernika (Ekaitz-Kobeaga) – 15
6. Cabanillas (Thomas-Alejandro) – 5
7. Gernika C (Liher-Aitzol) – 3
* Infantilak
– Finala
- Mutriku (Eñaut-Alain) – 15
- Gernika (Jabier-Oier) – 13
- Zumaia (Haritz-Luken) 10
- Berriatua (Xabi-Ekaitz) – 1
– Kontsolazino final:
- Gasteiz (Oier-Aimar) – 15
- Gernika B (Aimar-Asier) – 12
- Markina (Arakistain-Lourido) – 11