Atzo eguerdian eman zioten hasiera herriko jai nagusiei mundakarrek, Txilipitxeruek kultur elkarteak antolatuta zeukan egitarauagaz. Karro Poteoa atera zuten eguerdian, eta ondoren, herri bazkarian bildu ziren udaletxe azpiko aterpean. Gainontzeko herrietan legez, suaren inguruan bildu ziren iluntzean. Lehenengo, eta ohi bezala, Sorgin Txikiaren kalejiraz gozatu zuten, eta Erreka auzoan bilduta, sorgin txikia erre zuten.
20:00etan hasita, berriz, kuadrileen jaitsiera egin zuten Basaranetik hasita. Hona hemen argazki galeria:
Iluntzeko Sorgina, Mosolo eta Katuaren agerraldiaren ostean, Talan elkartu ziren herritarrak, San Joan suetako erreketaz gozatzeko. Bertan, Jose Mari Egileor Txistulari elkarteak saioa egin zuen.
Atzoko jai girotik, gaurko kirol saiora salto egin dute. Beste urte batez, Krono Igoeran parte hartu baitute hamazazpi lagunek.
SAILKAPENA:
- Jorge Saez: 8 minutu eta 3 segundo.
- Aitor Chivite: 8 minutu eta 14 segundo.
- Unai Tamayo: 8 minutu eta 23 segundo.
- Ekaitz Abad: 8 minutu eta 58 segundo.
- Ibai Gabantxo: 9 minutu eta 44 segundo.
- Beñat Goenaga: 9 minutu eta 48 segundo.
- Jon Suso: 10 minutu eta 6 segundo.
- Bingen Fernandez: 10 minutu eta 8 segundo.
- JUanra Casillas: 10 minutu eta 17 segundo.
- Arkaitz Gorostiaga: 10 minutu eta 27 segundo.
- Igor Madariaga: 10 minutu eta 45 segundo.
- Iñigo Landa: 11 minutu eta 11 segundo.
- Iker Goiko: 11 minutu eta 57 segundo.
- Carlos Torrealdai: 12 minutu eta 14 segundo.
- Andoni Bilbao: 15 minutu eta 6 segundo.
- Mikel Telletxea: 15 minutu eta 36 segundo.
- Unai Fernandez: 15 minutu eta 59 segundo.
Oraindik, baina, asteburu osoa dute aurretik jaietan murgiltzeko eta horiez gozatzeko.
EGITARAUA:
Gaur.
– 18:00. Gaztezar dantza taldearen urteko emanaldia, plazan (euriagaz, Isla kale kiroldegian).
– 20:30. Abesbatzen ekitaldia, AndraMaria Zeruratzearen parrokian.
– 22:00. Erromeria: Honat.
Bihar.
– 13:00. Mundakako Jose Mari Egileor Txistulari Elkartearen V. Kontzertu-Kantaldia, plazan.
– Goiz eta arratsaldez. Selekzio arteko lehiaketa, Isla Kale Kiroldegian. Bizkaiko, Nafarroako eta Errioxako selekzioak eta Urdaibai taldeko selekzio bat. (10:30ean hasiko dira partidak; finala, 18:00etan).
– 16:30. Ludotekako jolasak, plazan.
– 18:00. Katillotxu Emakume Elkartearen II. Line Dance dantzaldia, plazan.