Belaunaldiz belaunaldi errotutako tradizioari jarraituz,
San Pedro jaiak ospatuko dituzte datorren astean hasi eta uztaileko lehenengo asteburura arte
elantxobetarrek eta mundakarrek.
Beste urte batez, ohiturazko ekitaldiek eta gaur egungoek bat egingo dute sanpedroetan, adin eta gustu guztietako herritarren gozamenerako.
Tradizioari eutsiz,
arrantzaleen zaindariaren egunean mezan batuko dira bi udalerrietako fededunak. Eta mezaren ostean, Gautegiz Arteagako txistulariek eta Zornotzako koralak lagunduta, kalejiran ibiliko dira Elantxoben.
Mundakan, berriz, elizatik udaletxe aurreko plazara prozesioan joango dira santuagaz, eta Lehendakari Agirre plazan ohorezkoa aurreskua eskainiko diote San Pedrori.
Bestalde, arratsaldean,
Olaizola I-Otxandorena eta Aritz Lasa-Pascual pilotari profesional ohien arteko partiduez gozatzeko aukera izango dute Mundakako frontoira doazenek. Aurretik, Izaro Pilota Elkarteko gazteen arteko partida izango da ikusgai. Elantxoben ere pilota partiduak izango dira arratsaldeko protagonistak,
Busturiko Pilotakiro elkartearen eskutik.
Bestalde, Mundakako sanpedroetan falta ezin den
Goitibehera Txapelketa ere lehiatuko dute uztailaren 2an [domeka]. Euskal Herriko Inertzia Kirolen Federazioak antolatuta, Espainiako Txapelketarako proba puntuagarria izango da. Txilipitxeruek Kultur Elkarteak antolatu du txosnetan egingo duten sari banaketa ekitaldia.
Mundakako Txosnetan egitarau zabala
Gainera, Mundakako Txosnetan ere askotariko ekintzak egingo dituzte. Ekainaren 28an [eguaztena],
Tortilla Txapelketa egongo da, 21:00etatik aurrera, eta 22:00etan, berriz,
Guito Txapelketa jokatuko dute.
Biharamunerako [San Pedro Eguna], barre-algaraka amaitzeko, Kantzontxillo eta Kulero Lasterketa prestatu dute 00:00etarako.
Ekainaren 30ean [barikua], 22:00etatik aurrera,
Etxekalte, Casus Belli eta The Hammer Killers taldeen kontzertuak egongo dira txosnetan, eta uztailaren 1erako [zapatua], ostera,
triki poteoa antolatu dute, 18:30ean.
Ume eta gaztetxoentzat
Elantxobeko sanpedroetako egitarauari dagokionez, batik bat ume eta gaztetxoentzako ekitaldiak eta musika taldeen kontzertuak nabarmentzen dira. Esate baterako, San Pedro Egunean,
Sorgina Txirulina eta Traka Matraka musika tailerrean ederto pasatzeko aukera izango dute ume eta gaztetxoek.
Biharamunean, San Pedro Txiki Egunean ere, ez dute aspertzeko astirik edukiko: fantasia ukituko makillajeagaz apainduz, puzgarrietan salto eginez, edota apar jaian bustiz igaroko dute arratsaldea.
Musikari dagokionez, Versus taldeak joko du San Pedro Txiki Egunean, eta San Pedrotxu Egunean, The Flipping Karlomagnos eta Las 40 Elefantas Chin Chi Pirata taldeek girotuko dute gaua. Uztailaren 2an, berriz,
Elantxobeko XXX. Estropada lehiatuz amaituko dituzte jaiak.
San Pedro Eguna Elizabarrin ospatuko dute, baina gainontzeko jaietako ekitaldiak portuaren inguruan egingo dituzte.
EGITARAUAK:
-ELANTXOBE
EKAINAK 25, DOMEKA
- 13:00-15:00. Trikipoteoa, portuan.
- 18:00. Mus Txapelketa, Ramon tabernan.
EKAINAK 29, EGUENA
- 12:00. Meza nagusia.
- 13:00. Kalejira txistulari eta koralagaz, Elizabarrin.
- 16:00-20:00. Sorgina Txirulina eta Traka Matraka musika tailerra.
- 18:00. Mus Txapelketa, Elizabarrin.
- 18:00. Busturiko Pilotakiro.
- 18:00. Txosna Tantai.
EKAINAK 30, BARIKUA
- 10:00-16:00. Marmitako Txapelketa, portuan.
- 13:00-15:00. Triki poteoa Iker Allurregaz, portuko tabernetatik.
- 16:00-17:30. Fantasiazko makillajea, portuan.
- 17:00-20:00. Puzgarriak eta apar jaia, portuan. Iluntzean. Portugaleteko Elai Alai Dantza Taldearen saioa, portuan.
- 21:00. Rock Gaua Versus taldeagaz.
- 21:00. Tantai Txosna.
UZTAILAK 1, ZAPATUA
- 10:00etatik aurrera. Artisauen eta bigarren eskuko gauzen merkatua, Tinglauan.
- 14:00. Performance Portuaria.
- 20:30. The Flipping Karlomagnos taldearen kontzertua, portuan.
- 22:30. Los 40 Elefantas Chin Shi Pirata taldearen kontzertua, portuan.
UZTAILAK 2, DOMEKA
- 12:00etatik aurrera. Elantxobeko XXX. Estropada eta Txosna Tantai.
-MUNDAKA:
EKAINAK 27, MARTITZENA
- 15:30. Katillotxu Emakume Elkartearen bolillo erakusketa, plazako arkupeetan.
- 16:00. Hawaiko lepokoak egiteko tailerra.
- 17:00. Apar festa tematikoa: Hawai.
- 18:00. Itsas jolasak portuko mollan, Txilipitxeruek Kultur Elkartearen eskutik.
- 03:00. Alborada udalbatzagaz, jaiei hasiera emateko.
EKAINAK 28, EGUAZTENA
- 17:30. Kalejira, txistulari eta buruhandiekin.
- 19:00. Trapu Zaharra konpainiaren Sefini antzezlana, plazan.
EKAINAK 29, EGUENA
- 10:30. Txistularien kalejira.
- 12:00. Meza Nagusia, udalbatza eta Mundakako Abesbatzagaz.
- Ondoren. San Pedroren prozesioa eta ohorezko aurreskua.
- 18:00. Gazteen eta profesional ohien pilota partidak, frontoian, Izaro Pilota Elkarteren eskutik.
- 19:45. Playback-eko photocall-a, Ludotekan.
- 20:00. Umeen playback-a, plazan, Gaztezar Dantza Taldearen eskutik.
- 22:00. Nagusieen playback-a, Zorion Egileor, Gurutze Beitia eta lagunek aurkeztuta.
EKAINAK 30, BARIKUA
- 13:00. Meza herriko nagusien omenez.
- 14:00. Bazkaria.
- 16:00. Disco Bengalagaz dantzaldia nagusientzat, El Casino jatetxean.
- 18:30. Gazte eta elite mailetako pala partidak, frontoian.
- 19:30. Oihan Vegaren Disko Festa umeentzat.
- 21:00. Oihan Vegaren saioa nagusientzat.
UZTAILAK 1, ZAPATUA
- 10:00. Sukalki Txapelketa.
- 11:00. Txistularien kalejira.
- 12:30. Kazolak eta sukaldariak aurkezteko photocall-a, udaletxeko atarian.
- 13:00. Kazolen aurkezpena eta sari banaketa. Iluntzean. Lehian taldearen erromeria.
UZTAILAK 2, DOMEKA
- 11:00. Txistularien kalejira (gurasoak buruhandi jantzita).
- 12:00etatik aurrera. Puzgarri akuatikoak, plazan.
- 16:00. Goitibehera jaitsiera Katillotxun, Txilipitxeruek Kultur Elkartearen eskutik.
- Arratsaldean. Puzgarri akuatikoak, plazan.
- 18:00. Pilota partidak, frontoian.
- 19:00. Goitibehera Txapelketaren sari banaketa, txosnetan.
- 19:30. Disko Festa umeentzat.
- 21:00. Disko Festa nagusientzat.
- 22:30. Azken traka, portuan.