Gudarien oroimena tranmititzeko ekimena egingo dute Gernikan zapatuan
Gudarien oroimena tranmititzeko herri ekimena egingo dute zapatuan Gernika-Lumon. Hala, «borrokaren duintasun eredu» direnak gogoratuko dituzte mahai-inguru eta ekitaldiaren bitartez.
Euskal Herriaren aldeko borrokak eta errepresioak urteetan zehar ez dutela etenik izan azaldu dute herri ekimenaren antolatzaileek; «80 urte igaro dira Sollube eta Matxitxakoko bataila kruselak bizi genituenetik eta Gernikako bonbardaketa genozida pairatu genuenetik; halaber, 42 urte bete dira Andoni, Blanki eta Iñaki hil zituztela; 33 urte Katu hil zutela, 32 urte beteko dira Manu hil zutena eta 26 urte beteko dira hilaren 30ean Jon eta Joan Carles hil zituztela», gogoratu dute.
Hori horrela, horiei guztiei omenaldia egiteko bilduko dira herri ekimenean zapatuan. 12:00etan, mahai ingurua egingo dute Astran, Militantzia belaunaldiz belaunaldi: Borroka, oroimena eta duintasuna izenburupean. 13:30ean, aldiz, ekitaldia egingo dute Astra aurrean, Busturialdeko gudarien omenez.
Busturialdeko herritar guztiak gonbidatu dituzte ekimenean parte hartzera, «gudariak gure herriaren bizi iraupenereako ezinbestekoak izan direlako».