24 bildots erre dituzte Markina-Xemeingo Baserri eta Okela Egunean
Giro ederra izan da nagusi Plazabarripean. Larruz baserrikoek ardi txakur erakustaldia egin dute Zelaian. Jende asko ibili da postuetan. Ilara luzeak sortu dira bildotsa dastatzekoGiro ona izan zen nagusi zapatuan Markina-Xemeingo Baserri eta Okela Egu...
Giro ederra izan da nagusi Plazabarripean. Larruz baserrikoek ardi txakur erakustaldia egin dute Zelaian. Jende asko ibili da postuetan. Ilara luzeak sortu dira bildotsa dastatzeko
Giro ona izan zen nagusi zapatuan Markina-Xemeingo Baserri eta Okela Egunean. 11:15 aldera hasi zen jaia, ardi txakur erakustaldiagaz. Eta ondoren, jaiak Zelai eta frontoi inguruak hartu zituen.Gorka Muniozguren eta Leyla Ortiz izan ziren eguneko lehen protagonistak. Larruz baserriko kideek ardi txakur erakustaldia egin zuten Zelaian. Muniozgurenek Paston txakurragaz egin zuen erakustaldia, eta Ortizek, berriz, Yulka eta Naika txakurrekin. Bien bitartean, bildotsak erre zituzten Plazabarripean. Azokako postuetan jende asko ibili zen, eta herritarrak bildotsa dastatzeko zain egon ziren. Guztira, 24 bildots erre zituzten.
12:30ean bildots dastaketa hasi zenerako, herritarren ilara luzeak zeuden. Pintxoak 1,50 euroan saldu zituzten.
Bildots erre usainak herrigune osoa hartu zuen, eta musikariek girotuta, jaia arrakastaz ospatu zuten Markina-Xemeinen bildu zirenek.