Udal gobernua DBE %8 igotzearen aurka agertu dela salatu du EH Bilduk
Joan den asteko osoko bilkuran aurkeztu zuen EH Bilduk proposamena. Legeak dioena bete eta beharrizan gehien daukatenen diru sarrerak bermatzea exijitu duteEAJren udal gobernuak diru sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) %8 igotzeari ezetz esan diola salat...
Joan den asteko osoko bilkuran aurkeztu zuen EH Bilduk proposamena. Legeak dioena bete eta beharrizan gehien daukatenen diru sarrerak bermatzea exijitu dute
EAJren udal gobernuak diru sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) %8 igotzeari ezetz esan diola salatu du Lekeitioko EH Bilduk. Joan den asteko egueneko osoko bilkuran egin zuten proposamena, esan dutenez, «legeak horrela eskatzen duelako», eta EAJk aurka bozkatu zuela azpimarratu dute; beraz, DBEri ezingo diote %8ko igoera aplikatu. «Berriz ere, zoritxarrez, EAJ gutxien dutenen eskubideen aurka agertu da udal osoko bilkuran».Dudarik barik, DBE finkatzea eta sendotzea helburu kolektiboa dela azpimarratu du Lekeitioko EH Bilduk. «DBE prestazioa funtsezko elementua da pertsona ororen duintasuna eta erabakitzeko gaitasuna babesteko. Gabeziak dituen arren, Babeserako Euskal Esparruan mugarria den errenta hori politika publikoen helbururik nagusiena den gizartearen kohesioa indartzeko eta gero eta nabarmenagoak diren ezberdintasun sozialak leuntzeko tresna indartsua da, azken urte hauetan egin diren ikerketa guztiek frogatzen duten bezala».
Orain dela gutxi, PPk buru duen Espainiako Gobernuan, oraindik euskal administrazioen eskuduntzen artean ez dagoen Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren igoera hitzartu dela gogora ekarri du EH Bilduk; zehazki, %8.
Hori dela eta, Lekeitioko EH Bilduk ere %8ko igoera eskatu du. Izan ere, legearen arabera, DBEren igoera kalkulatzeko ere, Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren igoera oinarritzat hartzen da. «Legeak dioena bete eta beharrizan gehien dutenen diru sarrerak bermatzea exijitu dugu, arlo soziala bultzatu eta gizarte ongizate justuago baten alde. Beraz, Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata %8 igo baldin bada DBE ere %8 igo beharko litzateke».