Arratzuko Gau Trailean aurretik izena emateko azken eguna da gaur
Gaur da biharko Arratzuko Gau Trailean Internet bidez izena emateko azken eguna. Izena herrikrosa.eus wegbgunean eman behar da. Parte hartzeko 15 euro ordaindu behar dira (federatuek 13 euro). Bihar ere izena eman ahalko da, 18:30etik aurrera.17 kilome...
17 kilometroko martxa eta lasterketa egiteko aukera dago. 20:30ean irtengo dira martxako partaideak Loiola auzotik, eta korrikalariak, berriz, 21:30ean.
Mendiaz bete-betean gozatzeko eguraldia lagun izango dutela eta, proban parte hartzeko deia egin dute antolatzaileek. 200 bat pertsona espero dituztela esan dute.
Lasterketari dagokionez, nesketan zein mutiletan lehen hiru sailkatuentzako sariak egongo dira. Irabazleek txapelagaz batera, kandelak gordetzeko faroltxo itxurako oroigarri dotoreak jasoko dituzte, eta bigarren eta hirugarren sailkatuei ere oroigarriak emango dizkiete.
Laugarren urtez antolatu dute proba. Iaz Arkaitz Zaldunbide eta Zuriñe Frutos izan ziren azkarrenak. Hain zuzen ere, emakumezkoetan Frutosek urtero irabazi du lasterketa.