Memoria egiteko egitaraua dakarte Lobek aste honetan
Bonbardaketaren 80. urteurrena gogoan izango dute gernikarrek apirilaren 26an. Gernikako Lobek ere memoria egiteko egitaraua antolatu dute, eta aste honetan hainbat jarduera egingo dituzte herrian. Apirilaren 20an ‘Gernika 2037’ egitasmoarekin hasi ostean, eguazten, eguen eta zapatuan ere memoria egiteko aukera izango dute herritarrek.
‘Babesgabeak’ argazki erakusketa eta bideo proiekzioa izango dira apirilaren 26an, Astrako babeslekuan. Leku berean, 15:45ean, ’04 minutu’ ekimena egingo dute, babeslekuan hori ere. Aurten, Von Richtofen eta Van Moreau Kondor Legioko ofizialen senideek piztuko dute sirena. 19:30ean, Merkurio iturrian, ‘Amona nora goaz’ herri obra antzeztuko dute.
Apirilaren 29an, zapatuan, ‘Ongi etorri errefuxiatuak’ ekimenarekin bat egingo dute. 12:00etan, bisita gidatua egingo dute Astrako babeslekuan. 16:30ean, Gernikara helduko diren zutabeekin bat egingo dute, Lurgorriko rotondan.