Apirilaren 20an Astran batu eta ‘Gernika 2037’ ekimena aurkeztu zuten Lobek.
Han bildutako elkarte, talde eta norbanakoekin, Gernikako bonbardaketaren markak espazio publikoan birsortzeko lehen saioa egin zuten. Taldeetan banatuta, markak izan daitezkeenak kokatu zituzten herriaren planoaren gainean.
Egitasmo hori garatzeko, Arkibai elkartearen laguntza ere badute Gernikako Lobek. Saio ezberdinetan, Gernikaren etorkizunerako ariketak egitea dute asmo. Hurrengo saioa ekainaren 16n egingo dute.