Emakumeen Euskaldun Txapelketaren proba lehiatu zuten atzo, eta Lointek Team taldeko txirrindulariak bi ordu, 39 minutu eta 32 segundotan burutu zuen lasterketa.
Elite eta 23 urtez azpikoen kategorian,
Lointek Team-eko hiru txirrindularik osatu zuten podiuma. Gonzalezen denbora berean sailkatu zen Eider Merino, eta Alba Teruel hirugarrena, irabazlearengandik bi minutu eta 54 segundora sartu zen helmugan.
Elite eta 23 urtez azpikoetako txirrindulariak.
Kategoria horretan hamabost txirrindularik amaitu zuten
87 kilometroko lasterketa. Busturiko Ekoetxean hasita, Murueta, Forua, Gernika-Lumo, Gautegiz-Arteaga zeharkatu, eta Ibarrangelura arte joan, eta handik Busturira itzuli ziren.
Bestalde,
kadete mailan 46 txirrindularik burutu zuten 34 kilometroko ibilbidea, Busturia eta Gernika-Lumo artean. CAF Turnkey Engineering taldeko
Amaia Lartitegi busturiarra izan zen azkarrena. 57 minutu eta 28 segundoko denbora markatu zuen. Oriako Txirrindulari Eskolako Naia Amondarain, eta Gipuzkoa-Ogiberri taldeko Garazi Estevez sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren, irabazlearengandik denbora berean.
Kadeteen mailako podiuma. Erdian Amaia Lartitegi busturiarra.
Argazkia: Busturia Txirrindulari Taldea.
Junior mailako lasterketa ere lehiatu zuten, eta bost txirrindularik lortu zuten lasterketa amaitzea. Sopela-Ugeraga taldeko Sara Martinentzat izan zen garaipena. Bi ordu, hamahiru minutu eta 29 segundotan burutu zuen 68 kilometroko ibilbidea. Harengandik bi minutu eta 22 segundora sartu ziren beste hiru txirrindulari. Gipuzkoa-Ogiberri taldeko Garazi Erostarbe sailkatu zen bigarren, eta Erostarberen taldekide Irantzu Beloki izan zen hirugarrena.
Txirrindulariak lasterketa hasteko prest.
Argazkia: Busturia Txirrindulari Taldea.