Ume eta gazteentzako marrazki lehiaketa antolatu du udalak
Ereñoko Udaleko Kultura Sailak marrazki lehiaketa antolatu du, 4 eta 12 urte bitarteko umeentzat. Udalerrian erroldatutakoek zein erroldatu gabekoek parte hartu dezakete.Adinaren arabera, bi multzo bereizi dituzte. Batetik, 4 eta 8 urte arteko umeen k...
Adinaren arabera, bi multzo bereizi dituzte. Batetik, 4 eta 8 urte arteko umeen kategoria dago, eta bestetik, 9 eta 12 urte bitartekoena.
Marrazki lehiaketaren gaia Ereñozar da; ume bakoitzak marrazkiaren bidez Ereñozar nola ikusten duen azaltzea da helburua.
Marrazkiak udaletxean aurkeztu beharko dituzte parte hartzaileek, eta horretarako azken eguna maiatzaren 15a (astelehena) da.
Irabazleak egutegian
Udaleko Kultura Sailak jakitera eman dutenez, parte hartzaile guztientzako sariak egongo dira. Gainera, talde bakoitzeko hiru marrazki irabazleak udalaren 2018. urteko egutegian agertuko dira.
Halaber, marrazki lehiaketara aurkezten dituzten marrazki guztiak Garaian ikusgai jarriko dituztela azaldu dute.