Gaur amaituko da enpresa lehiaketara lanak aurkezteko epea
Azaro Fundazioak eta Leartibai Garapen Agentziak urtero antolatzen duten Lea-Artibaiko Enpresa Proiektu Lehiaketara lanak aurkezteko epea gaur amaituko da.Lehiaketara 2016 urteaz geroztik Lea-Artibai eskualdean enpresa berri bat martxan jarri duten edo...
Lehiaketara 2016 urteaz geroztik Lea-Artibai eskualdean enpresa berri bat martxan jarri duten edo 2017an martxan jartzeko asmoa duten ekintzaile guztiak aurkeztu daitezke.
Ekintzaileen ahalegina eta lana saritzea helburu duen ekimen horrek hiru modalitate bereizten ditu: negozio ideia berritzaileak, merkataritza, ostalaritza, turismo eta zerbitzu enpre- sak eta kooperatiba izaera juridikoa duten enpresak. Lea-Artibai eskualdekoak ez eze, Busturialdea, Durangaldea eta Debabarrena eskualdeetan daudenak ere aurkeztu ahal izango dira Kooperatiba proiektuen modalitatera.
Sari banaketa ekitaldia apirilaren 29an (zapatua) egingo da, Berriatuan ospatuko den Lea-Artibaiko Ekintzaile Egunaren barruan; egun horretan, gainera, Enpresa Berrien V. Azoka ere egingo dute.