Bekoportalek erabilera bikoitza izango du.
Batetik, gune sozial intergenerazionala izango da; txikiak eta gurasoak edo adin ezberdinetako herritarrak batzeko gunea izango da, “belaunaldien arteko espazio bateratzailea izango da”.
Bestetik, erakusleiho ere izango da. Herritarrekin ezagutza, informazioa, kultura, produktuak…elkarbanatzeko espazioa izatea gura dute. Honako ekintzak egitea aurreikusten da: arte erakusketak, proiekzioak, tailerrak, formakuntza klaseak, herriko ekintzen informazioa elkarbanatu… Lokalaren banaketa moldakorrari esker, “zenbaitetan” bi ekintzak aldi berean emateko aukera egongo da, eta, beste batzuetan, berriz, erabilera bakarra edukiko du.
Bestalde,
lokalaren aurrean dagoen espazioa,
plazatxo batean bihurtuko dute, berdegune eta guzti.
Arkibai Garapen jasangarrirako eta sozialerako arkitekto elkarteko kideetako bat azalpenak ematen
Arkibai Garapen jasangarrirako eta sozialerako arkitekto elkarteak bariku arratsaldean eman zuen Bekoportalerako proposatu diren erabileren berri. Abenduan jarri zuten martxan parte hartze prozesua. Ordutik, herriaren ahotsa eta iritziak jasotzen ibili dira. Partaidetza zabal eta heterogeneoa bermatzeko, gainera, herriko agente ezberdinak kontuan izan dituztela jakinarazi dute: elkarte eta erakundeak, alderdi politikoak, auzokideak, merkatariak, norbanakoak… Horretarako, bilerak, tailerrak, galdetegiak eta bestelakoak egin dituzte hilabete hauetan guztietan.
Bekoportaleren erabilera aukeratzeko orduan, parte hartze prozesuan parte hartu duten agente ezberdinek proposatutako erabilerekin zerrenda bat osatu dutela azaldu zuten Arkibai Garapen jasangarrirako eta sozialerako arkitekto elkartekoek barikuko aurkezpenean. Hortik,
herritarren artean babes gehien izan duten erabilerak hautatuta hartu dute erabakia.
Erabilera erabakitzeaz gain, espazioaren ezaugarri orokorrak ere zehaztu dituzte.
Kudeaketa, beraz,
udalaren esku egongo da, eta
egunero zabalik egongo den gunea izango da, baina
egunez soilik.
Orain, apirilaren amaierara arte, herritarrek euren proposamenak egiteko aukera edukiko dute. “Erabilera zein izango den zehaztuta badago ere, erabilera horri ekarpenak egiteko aukera izango dute”, esan dute.
Azaldu dutenez, l
anak urte amaierarako prest edukitzea espero dute.