Goiko Plazan
elkarretaratzean batu dira eguerdian. Ostean, trikitilarien doinupean kalejiran atera dira.
Aurretik,
gaixo dauden presoen egoerari buruzko hitzaldiagaz hasi dute eguna. Gotzon Gogortzak Aitzol Gogortza anaiaren egoera azaldu du, eta Agurtzane Ezkerra preso ohiak kartzelan gaixo zegoenean bizi izandako esperientzia kontatu die Kabidxen bildutakoei.
Preso gaixoen inguruko hitzaldia eman dute eguerdian, Kabidxen.
Kabidxen bazkaltzen
Orduotan Kabidxen bazkaltzen ari dira, eta arratsaldean ere jai giroa izango da nagusi.
Garalatz taldearen musikaren erritmoekin dantzatzeko eta kantatzeko aukera izango dute.
Gauean,
20:00etatik aurrera, dj eta Gatom-en musikak hartuko du erreleboa,
Goiko plazako kioskoan.