Korrika txikia egingo dute Bedaronan apirilaren 8an
Bedaronan Korrika txikia eta herri afaria egingo dituzte apirilaren 8an, zapatuan. Peto tailerra egingo dute lehenengo, 19:00etan, eta 19:30ean hasiko da Korrika txikia.
Ostean, herria afaria egingo dute. Umeak 20.00etan hasiko dira afaltzen, eta nagusiak 21:00etan. Afarian izena emateko azken eguna apirilaren 5a izango da. Apuntatu gura dutenek herriko tabernara jo beharko dute.
Korrikak apirilaren 9an egingo ditu azken kilometroak, eta Iruñean amaituko da. Eskualdetik, berriz, eguaztenean, apirilaren 5ean pasatuko da. Hain zuzen, Bedaronatik sartuko da Korrika Busturialdera, 14:54ean.