Emaitza onak lortu dituzte bertoko arraunlariek Bermeoko uretan
Bizkaiko batel denboraldiko 7. eta 8. estropadak lehiatu dituzte asteburuan, Bermeon. Lea-Artibai eta Busturialdeko arraunlariek emaitza onak lortu dituzte.Bermeo bikain aritu da, bi garaipen etxean utzita; biek ala biek bi luze egin zituzten haurren k...
Bermeo bikain aritu da, bi garaipen etxean utzita; biek ala biek bi luze egin zituzten haurren kategorian, mutiletan. Beste hainbat mailetan, halaber, lehenengo postuetan sailkatzea lortu du: luze bat egin zuten haurretan (mutiletan), adibidez, hirugarren egin zuen Bermeoko talde mistoak egun bietan. Kadeteen artean, gainera, hirugarren sailkatu ziren domekan, eta laugarren zapatuan. Mutil gazteek ere hirugarren postua eskuratu zuten domekan, eta bosgarrena zapatuan.
Ondarroakoek eta Isuntzakoek ere garaipen bana eraman zuten Lea-Artibaira zapatuan; haur nesketan egin zuen lehenengo Ondarroak, eta luze bakarra egin zuen haur mutiletan, aldiz, Isuntzak. Ondarroako haurrek (nesketan), halaber, biga- rren postua eskuratu zuten zapatuan, eta bigarrena eta hirugarrena, aldiz, domekan. Nesketan, gazte eta senior mailan, beste alde batetik, hirugarren egin zuten. Isuntza ere ez zen batere gaizki aritu; bi luze egin zituzten haurretan (mutiletan), esaterako, hirugarren egin zuen zapatuan. Laugarren postua eskuratu zuten, bestalde, haur mailako neskek, bi estropadetan.
Bestalde, IX. Ibilbide Luzeko Euskadiko Traineru Txapelketa jokatu zuten zapatuan, Pasai San Pedron. Hondarribiak egin zuen lehenengo, eta Bermeok bosgarren. Ondarroakoek zazpigarren postua eskuratu zuten, eta hamalaugarrena Isuntzak. Mutriku 28. postuan geratu zen.