Hezkuntza zelan aldatu azalduko dute gaur, Lea Artibai Ikastetxean
Rafael Balparda Pilar hezkuntza munduko hezitzaile, ekintzaile eta berritzaileak hezkuntzaren aldaketari buruzko hitzaldia emango du gaur, 17:00etatik 19:00etara, Lea Artibai Ikastetxeko Esperantza Eraikinean, Markina-Xemeinen. Jardunaldi irekia izango...
Hezitzaile ezagunak San Jose de Calasanz ikastetxea jarriko du adibide modura, eta ikastetxe horrek azken 10 urtean jasan duen bilakaera azalduko du, hezkuntzaren berrikuntzan erreferente bihurtu arte. «Prozesuaren epe ezberdinak aztertuz, garatutako ibilbideari, erabilitako baliabideei eta metodologiei buruz hitz egingo du adibide praktikoak jarriz», jakitera eman dute Lea-Artibai Ikastetxekoek.
Rafael Balparda Pilarrek 20 urte baino gehiago daramatza Lanbide Heziketako irakasle modura, eta azken hamar urteetan Lanbide Heziketako ikastetxeetan Formakuntzako koordinatzaile lanetan aritu da. Bere ibilbidean hainbat sari jaso ditu, horien artean, Dema ekintzaile sari nagusia, Enpresen Resoform programaren saria, GSD fundazioak ematen duen hezkuntza berritzaileen 3. saria eta Kalitate eta Berrikuntzako lehen saria lanbiderako orientabide eta lanbide heziketan.