Mutrikuko Yurrita enpresak jasoko du aurtengo Berdel Aipamena
150 urte betetzen ditu aurten Mutrikuko enpresak, eta udalak langileak omendu nahi izan ditu. Saria emateko ekitaldia barikuan izango da, 20:00etanApirilaren 1ean 22. Berdel Eguna ospatuko da Mutrikun. Eta jaiaren harira udalak urtero ematen duen saria...
150 urte betetzen ditu aurten Mutrikuko enpresak, eta udalak langileak omendu nahi izan ditu. Saria emateko ekitaldia barikuan izango da, 20:00etan
Apirilaren 1ean 22. Berdel Eguna ospatuko da Mutrikun. Eta jaiaren harira udalak urtero ematen duen saria ere emango dute. Aurten, Yurrita Kontserbak enpresak jasoko du. Enpresak 150 urte betetzen ditu aurten, eta Berdel Aipamenagaz, «historia luzea» eta bertako langileak omendu nahi izan dituzte.Berdel Aipamena emateko ekitaldia barikuan egingo da, 20:00etan, udaletxeko aretoan. Saria Jose Angel Lizardi Mutrikuko alkateak emango du, eta aurreratu dutenez, enpresan lan egin dutenek eta orain egiten dutenek parte hartuko dute ekitaldian. «Kide guztiak joango dira, hasi zuzendaritzatik eta belaunaldi berrietaraino. Eta horiekin batera garai batean enpresan lan egin zuten hainbat kide ere egongo dira».
Historiaren garrantzia
1867. urtean sortu zen Yurrita Kontserbak enpresa. Eta 150 urtean, eskabetxe eta gazituen salerosketari lotuta egon da. Euskal Herriko kontserba enpresarik zaharrena izateaz gain, Espainia mailan ere jaki enpresa zaharrenetakoa da. «Udalarentzat ohorea da udalerrian honelako historia duen enpresa edukitzea», gaineratu dute.
Azaldu dutenez, urte horietan Yurrita familiako bost belaunaldik hartu dute enpresaren ardura seigarren belaunaldia lanean ari da. Gainera, kontserba sektorean produktu berritzaileak txertatzearen eta berrikuntzak egitearen alde egin dute. Ekoizten dutena Euskal Herrian saltzeaz gain, beste 60 herrialdetara ere esportatzen dute. «Euren izenarekin batera, Mutrikuren zati bat ere mundu mailan ezagutzera ematen dute».
Gaur egun enpresak Mutrikun duen egoitzan 107 langile daude (%90 behin betiko langileak dira), eta %60 mutrikuarrak dira. «Urte guzti horietan, herriko emakume ugari izan dira euren instalazioetan gogor lan egin dutenak; bidea ez dute bakarrik egin». Hori dela eta, aipamenaren zati bat eskabetxera joaten ziren emakume eta gizon horiei eskaini nahi die udalak.