Isuntzako txiki mailako mutilak eta Ondarroako alebin neskak, garaile
Asteroko hitzorduari hutsik egin barik, Sestaoko La Benedicta estropada eremuan lehiatu dira asteburuan batelak. Garaipen banagaz bueltatu dira Isuntza eta Ondarroa arraun elkarteak. Alebin nesketan Ondarru A izan zen lehena, 2:38 denboragaz; Ondarru B...
Alebin nesketan Ondarru A izan zen lehena, 2:38 denboragaz; Ondarru B hirugarrena izan zen, eta laugarren eta bosgarren postuak, berriz, Isuntza B eta Isuntza Arentzat izan ziren.
Alebin mutiletan Isuntzako batela izan zen onena: bigarren postua lortu zuen. Laugarren eta seigarren postuak Bermeoko batel mistoak eta Ondarroak eskuratu zituzten, hurrenez hurren.
Txikien mailan Isuntza Ak irabazi zuen, 4 minutu eta 50 segundotan. Bermeo B hirugarrena izan zen (5:04). Laugarren sailkatu zen Isuntza B; bosgarrena eta zazpigarrena izan ziren Bermeo A eta Isuntza C.
Txiki-kadete nesketan Bermeo Ak bosgarren egin zuen (5:15). Ondarru A zazpigarrena izan zen (5:28).
Kadete mutiletan, berriz, Lea-Artibaiko eta Busturialdeko zazpi batel aritu ziren zein baino zein gehiago; lekeitiarrek seigarren postua eskuratu zuten (7:16). Atzetik sailkatu ziren Ondarroa (11), Bermeo C (13), Elantxobe (15), Bermeo B (16) eta Bermeo A (17).
Gazte-senior nesketan azkarrena Ondarru A izan zen. 7. postua egin zuen, 10:36 denboragaz.
Gazte mutiletan eskualdeko bost batel egon ziren lehian. Bermeoko hiru batel, Elantxobeko bat eta Ondarroako bat. Azkarrena Bermeo B izan zen (9: 34).
Senior mutiletan, Zierbenak irabazi zuen, eta Bermeo Ak bigarren egin zuen. Elantxobe zazpigarrena izan zen.
Bizkaiko Batel Ligaren hurrengo estropadak zapatu arratsaldez eta domeka goizez jokatuko dira, oraingoan, Bermeon.
Bermeo, traineru onena
Traineru estropada jokatu zuten domekan nagusiek.
Nesketan garaipena Deusturentzat izan zen. Lea-Artibaikoak hirugarrenak izan ziren.
Mutiletan Bermeo nagusitu zen, (20:13). Ondarrutarrek hirugarren egin zuten; irabazleengandik 21 segundora geratu ziren. Isuntzako trainerua zazpigarrena izan zen. Elantxobeta- rrak 16. eta Bermeo-Mundaka 17. postuetan sailkatu ziren.