Bertso giroa nagusitu zen domekan Muxikan Bizkaiko Taldekakoaren kanporaketagaz. Hiru taldek jokatu zuten kanporaketa: El Consorcio (Muxika), Potojorri (Bilbo) eta TAKE iT easy (Mungia). Herriko taldeak lortu zuen finalaurrekorako txartela.
Hiru saio motz jokatu ziren, eta azkenean, El Consorcio nagusitu zen.
Taldelanean egindako beharra. Taldekako Txapelketa gutxienez sei laguneko taldeek osatzen dute. Domekako kanporaketan, hurrengoak izan ziren El Consorcio taldeko parte hartzaileak: Ibon Ajuriagojeaskoa, Moises Enbeita, Obieta, Onintza Enbeita, Txiplas, Zihara Enbeita. Bakoitzak zeregin batzuk eduki zituen, eta taldean egindako beharragaz egin zuten aurrera.
Taldekako bertso txapelketa Muxikan. Argazkia: Beñat Romero.
Bestalde, Busturialdeko beste talde batek ere saioa eduki zuen zapatuan Markina-Xemeinen, Otsoko taldeak. Horrek, baina, ez zuen lortu kanporaketa fasea gainditzerik. Talde horretako parte hartzaileak, hurrengoak dira: Alain Kubero, Bixente, Julen Ibarguengoitia ‘Po’, Larru, Lurdes Ondaro, Unai Agirre.
Taldekako txapelketaren finalaurrekoak apirilean hasiko dira; finala, ostera, ekainean jokatuko da.