Liburutegiak hainbat jarduera antolatu ditu ume zein helduentzat
Aste honetarako hainbat jarduera antolatu ditu Mundakako liburutegiak.Gaur, esate baterako, berdintasuna landuko dute herriko ume eta gazteekin. Alabazan Bilboko taldearen Ah! Zelako neskak! ipuin saioaren bitartez landuko dute gaia, eta denetara hiru ...
Gaur, esate baterako, berdintasuna landuko dute herriko ume eta gazteekin. Alabazan Bilboko taldearen Ah! Zelako neskak! ipuin saioaren bitartez landuko dute gaia, eta denetara hiru saio eskainiko dituzte, adinaren arabera banatuta.
Saio bakoitza ordubetekoa izango da. eta liburutegian bertan batuko dira. 10:00etatik 11:00etara, LH 5 eta 6ko ikasleen txanda izango da; 11:30etik 12:30era, berriz, LH 3ko ikasleak joango dira liburutegira, eta 14:30ean egingo dute LH 4koek.
Liburu aurkezpena
Barikuan, berriz, Parajes inolvidables liburuaren aurkezpena egingo da, 18:30ean.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, liburuaren egile Santiago Ianiz Aramendia bertaratuko da, eta solasaldiaz gain, proiekzio bat ere jarriko du.