Iparragirre ez dutela jipoitu esan du Iparra Galdu Baik plataformak
Iparra Galdu Baik plataformak joan den asteko barikuan esan zuen Alcala Mecoko funtzionarioek ez zutela Ibon Iparragirre jipoitu.Adierazpena eguenean zabaldu zen informazioa zuzentzeko egin zuen plataformak. «Ibon amagaz egon zen barikuan, eta ez dute...
Adierazpena eguenean zabaldu zen informazioa zuzentzeko egin zuen plataformak. «Ibon amagaz egon zen barikuan, eta ez dute jipoitu», esan zuten.
Jakitera eman dutenez, preso ondarrutarrak erizaintza moduluan jarraitzen du. «Eguenean ezin izan genuen Ibonegaz berba egin. Eta informazio zuzena eduki bezain pronto zuzenketa egin nahi izan dugu». Dena dela, plataformako kideek azaldu nahi izan dute Iparragirrek liskar bat eduki zuela Alcala Mecoko funtzionario batzuekin.
Gaineratu dutenez, «larriki gaixorik eta etxetik ehunka kilometrora egoteak horrelako egoerak sortzen ditu».