Apirilaren 5ean helduko da Korrika Busturialdera.
Eatik sartuko da, 14:54ean. Egun hori heldu bitartean, baina, Korrikaren aldeko ekimen kulturaletan parte hartzeko aukera izango dute herritarrek.
Korrika kulturalaren baitan, lehen ekitaldia otsailaren 17an egin zuten. Bermeon, Karramarro antzezlana ikusteko aukera izan zen, Korrikaren alde.
Zapatu honetan, martxoaren 11n, Lekuek festibalaren baitan prestatutako Kepa Junkera eta Sorginak kontzertua, gainera, Korrikaren aldekoa ere izango da. Jai Alai pilotalekuan joko dute, 20:30ean.
Hurrengo martitzenean, martxoaren 14an, bertso klase praktikoa emango dute bertso eskolakoek, Aek-n. 19:00etan hasiko da klasea. Martxoaren 16an, berriz, herritarrek bertso saioagaz gozatzeko aukera izango dute. Hain zuzen, Igor Elortza, Amets Arzallus, Xabat Galletebeitia eta Unai Agirre igoko dira Elai-Alai aretoko oholtza gainera. Saioa 19:30ean hasiko da.
Hurrengo egunean, martxoaren 17an, Bermeo egingo dute Korrika kulturala. Hain zuzen,
Titirikontu kontari txotxongiloen ikuskizuna eskainiko dute umeentzako. Saioa Nestor Basterretxean izango da, 18:30ean.
Martxoaren 18an, berriz, Gernikako Seber Altube ikastolak antolatuta, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen
Tipi-Tapa Korrika ikuskizunak korrika kulturalarekin bat egingo du. Zehatz,
Korrika izeneko ikuskizunarekin datoz oraingoan Gernika-Lumora. Bi saio eskainiko dituzte, 16:30ean eta 19:00etan.
Hitzak harpidedunen txokoan lau lagunentzako bina sarrera zotz egingo ditu. Parte hartu gura duenak 94 684 44 36 telefono zenbakira deitu beharko du, martxoaren 17a aurretik.
Ohe tapakia eta mendi martxa. Bestalde, Korrikaren alde, ohe tapakia egin dute Busturialdean, auzolanean, eta Bikaña altzari dendan ipini dute ikusgai. Hain zuzen, apirilaren 2an zotz egingo dute. Bestalde, Berbalagunek hil amaieran egiten duen mendi irteera ere Korrikaren aldekoa izango da. Hori dela eta, martxokoa astebete atzeratu dute, eta, martxoaren 24an egin ordez, apirilaren 1ean egingo dute. Txango horretara, Korrikaren petoak, nikiak, buff-ak, pin-ak eta abarrak jantzita joateko eskatu du Gernika-Lumoko Berbalagunek.
Aurkezpena eguenean. Bestalde, gogoratu Gernika-Lumon eguenean, martxoaren 9an, egingo dutela Korrikaren aukezpena, 19:30ean Elai-Alai aretoan. Bermeon joan den barikuan egin zuten aurkezpena.