Aratusteetako bigarren asteburua ere joan da. Hala, Bermeon eta Ibarrangelun zapatuan egindako jaialdiekin, Busturialdeko bizilagunek datorren urtera arte gorde dituzte mozorroak.
Aratusteak Ibarrangelun. Argazkia: Esti Etxebarria
Ibarrangelutarrek zapatuan ospatu zituzten aratusteak. Marrazki bizidunei buruzko mozorroekin janzteko deia zuten herritarrek, eta hala agertu ziren horietako asko eta asko. Plazan batuta, hainbat dantza egin zituzten.
zintak birbobinatzeko lehiaketa 80’s party-an
Spookypheria Productions elkarteak antolatuta, zapatu gauean 80’s party egin zuten, berriz, Bermeon. Kafe Antzokia hamarkada berezi hartako ezaugarriez jantzi eta koloreztatu zuten bertaratutakuek, eta antzokia bete egin zen. Unholy Covers taldeen kontzertugaz gozatu zuten lehendabizi bertaratutakoek. Tartean, gainera, zintak birbobinatzeko lehiaketa ere ez zen falta. Ondoren, goizaldera arte, DC Datak jarritako musikarekin dantzatzen ezin hobeto pasatu zuten. Antolatzaileak “pozik” agertu dira, eta giro “ezin hobea” sortu zela gaineratu dute. Jaialdiak duen arrakasta ikusita, 80’s party antolatzen jarraitzeko asmoa agertu dute.