Herriz herri, herritarrak galdeketa egunerako girotzen ari da Gure Esku Dago. Asteburuan ere, jai giroan murgildu dira Busturialdean. Bertso afaria Astran, potea Kanala, Ibarrangelu eta Gautegiz Arteaga artean, talo jana Ereñon, txitxiburduntzi Egunagaz bat egin dute Mendatan, Umeen Eguna eta mendi ibilbidea Ean eta herriko auzoetatik ibili dira Nabarnizen, etxez etxe informazioa emanez.
Foruan, bestalde, otzara ederra zotz egin du Gure Esku Dago ekimenak. Urdaibai tabernaren laguntzarekin, domekan eman zuten saria. Hain zuzen, Martin Gorospek eraman du etxera produktuekin betetako otzara.
Asteburuak utzi duena gogoan izanda, datorren aste bukaerarako lanean ari dira Busturialdean. Besteak beste, prentsaurrekoa emango dute Gernika-Lumon martxoaren 11n. Horrez gain, egun eta herri berean, mahainguruan bilduko dituzte Xabier Goirigolzarri, Laura Mintegi eta Elsa Pamparacuatro.
Bermeon, aldiz, herri bazkaria egingo dute martxoaren 18an.
Asteburuko ekimenen argazki galeria,
hemen.