Santboianaren zelaia bisitatuko dute basurdeek domekan
ERRUGBIA // Gernika Rugby Taldeak UE Santboianaren zelaian jokatuko du domekan, 12:00etatik aurrera. Sant Boi de Llobregateko taldea Ohorezko Mailako sailkapeneko laugarrena da, eta 56 puntu ditu. Basurdeak, berriz, sailkapeneko zortzigarrenak dira, et...
ERRUGBIA // Gernika Rugby Taldeak UE Santboianaren zelaian jokatuko du domekan, 12:00etatik aurrera. Sant Boi de Llobregateko taldea Ohorezko Mailako sailkapeneko laugarrena da, eta 56 puntu ditu. Basurdeak, berriz, sailkapeneko zortzigarrenak dira, eta katalanek baino 23 puntu gutxiago dituzte. El Salvador da sailkapenburua, 63 puntugaz, eta VRAC bigarrenak puntu kopuru bera dauka.