San Bartolomeko jolas parkea berritu dute
«Zaharkituta» zegoela iritzita, Busturiko Udalak San Bartolome auzoko ume eta gaztetxoen jolas parkea berritu du; hortaz, itxura berria dauka orain auzoko jolas parkeak. Aitor Aretxaga Busturiko alkateak azaldu duenez, «aprobetxatu ahal zirenak berr...
«Zaharkituta» zegoela iritzita, Busturiko Udalak San Bartolome auzoko ume eta gaztetxoen jolas parkea berritu du; hortaz, itxura berria dauka orain auzoko jolas parkeak. Aitor Aretxaga Busturiko alkateak azaldu duenez, «aprobetxatu ahal zirenak berritu egin dira, eta txarto zeudenak kendu egin dira, ordezkatzeko». Era berean, kautxozko behegain berria ere jarri dute, segurtasuna bermatzeko.