Kluben Arteko Euskal Ligaren zenbait partida jokatuko dituzte egunotan
Datozen egunetan Kluben Arteko Euskal Ligaren zenbait partida jokatuko dituzte Berriatuan, Markina-Xemeinen eta Munitibarren.Markina-Xemeingo Uni frontoiak zestako bi partidak hartuko ditu gaur, 17:45etik aurrera. Gazteen mailan etxeko bi taldeak (Mark...
Markina-Xemeingo Uni frontoiak zestako bi partidak hartuko ditu gaur, 17:45etik aurrera. Gazteen mailan etxeko bi taldeak (Markina-Zesta 1 eta 2) ariko dira nor baino nor gehiago. Halaber, nagusien Ohorezko mailan, Markina Zestak Zumaia KEren kontra jokatuko du.
Bihar, berriz, Markina-Eskuz eta Lagun-Artearen nagusien eskuz binakako lehia ikusteko aukera izango dute 16:30ean Unira bertaratzen direnek.
Berriatuko Mendibar frontoian, ostera, zesta-puntako nagusien Ohorezko mailako partida jokatuko dute gaur, 21:00etatik aurrera. Etxeko taldeak Gas- teiz JA 1 taldea edukiko du aurrez aurre.
Beste alde batetik, Lea Ibarra taldeko kadeteek Munitibarko frontoian jokatuko dute domekan, UPO Mendiren kontra, 11:30ean hasita.
Kluben Arteko Euskal Ligaren finalerdiak hurrengo astean jokatuko dituzte, eta martxoaren 10etik 12ra lehiatuko dituzte finalak.