Bizkaiko Oinarrizko Txapelketa jokatuko dute bihar, Bermeon
GIMNASTIKA ERRITMIKOA // Bizkaiko Oinarrizko Txapelketa jokatuko dute Bermeon, bihar. 17:00etatik aurrera. Araneko kiroldegian lehiatuko dute gimnastika erritmiko txapelketa. Bakarkakoan herriko Xixili Gimnastika, Sakoneta, Getxo eta Dana taldeetako 2...
GIMNASTIKA ERRITMIKOA // Bizkaiko Oinarrizko Txapelketa jokatuko dute Bermeon, bihar. 17:00etatik aurrera. Araneko kiroldegian lehiatuko dute gimnastika erritmiko txapelketa. Bakarkakoan herriko Xixili Gimnastika, Sakoneta, Getxo eta Dana taldeetako 21 gimnastikalari ariko dira lehian. Bestalde, taldekakoan Xixiliko gazteek eta Dana taldeko gazte eta kadeteek parte hartuko dute.