Baxurako ontziek arrain gutxi lehorreratu dute Ondarroako portuan
Antxoa eta berdel kanpaina hastekotan daude, eta bien bitartean, inguruko uretan arrantzan jarraitzen dute baxurako arrantzaontziek, Donostia eta Bermeo bitartean. Antxoeta, zehatz esanda, martxoaren 1ean zabalduko dute, eta berdeleta hasita baldin bad...
Egunotan, gainera, oso ontzi gutxi dabiltza arraina deskargatzen Ondarroan. Atzo, esaterako, Sin querer dos ontziak tamaina askotariko 325 bat kaxa sardina porturatu zituen. Eta merkatuan sardina eskaintza gutxi egon denez, nahikoa garesti saldu zen arraina; kiloa, 1,60-2 euro bitartean. Gure Imanol ontziak, bestalde, 850 kaxa lasun eta 10 kaxa berdel deskargatu zituen.
Herenegun, sardina oso merke saldu zen; kiloa 70 bueltan. Martitzenean, oso sardina gutxi lehorreratu zuten baxurako ontziek, eta hortik gehiena, saldu barik geratu zen. Antxoa nahastean zetozen sardinak lehorreratu zituzten, batez ere. Eta kaxetako askok sardina baino gehiago antxoa zutenez, horiek ez zituzten saldu Ondarroako kofradian. «Antxoarik ezin da saldu hilaren 1era arte, eta arrain kaxa horiek Bizkaiko Elikagaien Bankura bideratu ziren. Guztira, 345 kaxa, 3.000 bat kilo».