Alde Zaharra berreskuratzeko egindako lanen berri eman dute
Berualako zuzendari Santi Muruak Tecnaliak eta Errenteriako Udalak antolatutako Etxebizitza eta Alde Zaharren birgaikuntza eraginkorra jardunaldietan parte hartu du. Aipatu jardunaldietan Bermeoko Alde Zaharra berreskuratzeko egindako lanen berri eman ...
Asteon Errenterian egin duten jardunaldia NeZeR eta CERtuS Europa mailako ikerkuntza proiektuen baitan kokatzen da. Bermeoko Udalak azaldu duenez, jardunaldiaren helburua «topaketa puntu bat sortzea zen, ia zer kontsumo duten eraikinen bilaketan, birgaitze tresnak eta finantziazio mekanismoak aztertzeko».
Esperientzia ugari
Horrez gain, Errenterian birgaitze bulego bat irekiko dutela aprobetxatuz, «beste elkarteen esperientziak eta funtzionamenduak ezagutzeko aukera eduki zuten». Bermeoko Udalak jakinarazi duenez, hainbat izan ziren euren esperientziak azaldu zituzten elkarte eta erakundeak. Batzuk aipatzekotan Zaragozako, Galiziako, Nafarroako edota Bilboko esperientziak ezagutu zituzten.
Berualako zuzendariaren ustez, jardunaldi horretan parte hartzea «oso positiboa» izan da: «Estatu mailan, hiri handien parean jarri dute Bermeo. Gainera, beste erakunde eta elkarte batzuen esperientziak ezagutzeko aukera eduki dugu, eta, guk, gure herriko Alde Zaharrean egindakoa beste batzuekin elkarbanatzeko aukera ere eduki dugu».