Hondakin sistema berriari buruzko bilera egingo dute bihar
Hondakin sistema berriaren inguruko bigarren auzo batzarra egingo da bihar, 19:00etatik aurrera, Ondarroako Kofradia Zaharreko 2. solairuan. Udal iturriek nabarmendu dutenez, sistema berriaren funtzionamenduaren inguruko azalpenak emateko batzarra San ...
Maiatzetik aurrera ezarriko da Ondarroan hondakin organikoak eta errefusa batzeko sistema berria, eta udalak jakitera eman duenez, aurrerago ere falta diren herriko beste auzoguneei zuzendutako bilerak egingo dira. «Udalarentzat garrantzitsua da herritarrek sistema berria ondo ulertzea, eta horregatik beharrezkoak diren bilerak egiteko prest dago. Ondarroan %30a baino ez dugu gaika biltzen. Eta kopurua azken urteetan igo bada ere, oraindik lortu behar ditugun helburuetatik urrun gaude».