Herrialdeetako finalak jokatzeko prest daude muslariak
Etzi jokatuko da Euskal Herriko Mus Txapelketaren herrialdeetako kanporaketa. Lea-Artibai eta Busturialdeko zortzi bikotek hartuko dute parte BizkaikoanEuskal Herriko IX. Mus Txapelketaren herri mailako fasea gaindituta, prest daude herrialdeko norgehi...
Etzi jokatuko da Euskal Herriko Mus Txapelketaren herrialdeetako kanporaketa. Lea-Artibai eta Busturialdeko zortzi bikotek hartuko dute parte Bizkaikoan
Euskal Herriko IX. Mus Txapelketaren herri mailako fasea gaindituta, prest daude herrialdeko norgehiagokari ekiteko Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko jokalariak. Etzi jokatuko dira zazpi herrialdeetako kanporaketak. Bizkaiko kanporaketa Algortan izango da, Azebarri elkartean, 10:00etan; Gipuzkoakoa, berriz, Ibarrako frontoian, 15:00etan.32 bikoteren artean jokatuko dute Bizkaikoa, eta tartean egongo dira kanporaketara sailkatu diren Lea-Artibai eta Busturialdeko zortzi bikoteak.
Final handirako atea
Hiru bider jokalari gehiago batuko dira Gipuzkoan. Izan ere, 120 bikotek egingo dute jokoan Ibarrako frontoian. Nafarroan ere handia da jokoan ariko diren bikoteen kopurua, 131, hain zuzen. Lapurdin, ostera, 32 izango dira bikoteak, Behe Nafarroan 50, Zuberoan 16 eta Araban 32.
Zapatuko herrialdeetako kanporaketetan sailkatzen diren bikoteek Euskal Herriko finalerako txartela eskuratuko dute. Dagoeneko Euskal Herriko Mus Txapelketaren finalak zazpi herrialdeak bisitatu ditu, eta, aurten, Gipuzkoara itzuliko da, zehazki Tolosaldeko Anoeta herrira. Finala martxoaren 25ean ospatuko da, eta egun horretako egitarauak musa eta jaia uztartuko ditu.
Sariak, handiak dira. Herrialdeko finaletan txapelak, garaikurrak eta asteburuko egonaldiak irabaz daitezke.