Gazteria eta etxebizitza eskubideari buruzko hitzaldia izango da gaur
Mutrikuko EH Bilduk eta Ernaik antolatuta, Etxebizitza guztion eta gazteon eskubidea hitzaldia egingo da gaur, 19:00etan, Zabielen. «Hitzaldi edo bilera partekatu hau pauso bat baino ez da Mutrikun gazteria bultzatzeko, antolatzeko eta konpromiso bide...
Antolatzaileek adierazi dutenez, Bermeoko eta Hernaniko udal ordezkariak etorriko dira Mutrikura, euren herrietan egindako esperientziak eta ahaleginak kontatzera.
Alde batetik, Bermeoko Udaleko Gazteria batzordeko Juan Karlos Agirrek euren esperientzia azalduko du, egiten ari diren gazteei buruzko inkestaren zergatiak eta irtenbideak mahairatzeko.
Beste alde batetik, Hernaniko Udalean prozesua duela urte batzuk hasi zen, eta han egongo da Garazi Etxarri Gazteria Batzordearen ordezkaria. Azkenik, Hernanin Gazteria Kontseilua eratuta dute, eta hango partaide bat ere etorriko da kontseiluaren ibilbidea azaltzera.