Apirilaren 2an herri galdeketa egiteko behar besteko sinadurak bildu dituzte Gernika-Lumon ere. Azken aste eta asteburuetan kalean izan dira Gernika-Lumoko Gure Esku Dago-ren kideak, sinadurak batzeko mahaiekin.
Ajangizek eta Errigoitik ere joan den asteburuan jakinarazi dute apirilaren 2ko olatuan parte hartzeko sinadura nahikoa bildu dituztela. Bermeon eta Gernika-Lumon, dagoeneko, hasiak dira galdeketa egunerako herritarren laguntza eskatzen. Hautesmahaietan egoteko presidente eta bokalak behar dituztela gogoratu eta izena emateko deia egin diete heritarrei.
Bermeoren kasuan, boluntario modura horretarako prest dauden herritarrak
Gure Esku Dago-k Goiko Plazan duen lokalean eman dezakete izena. Jakinarazi dutenez, boluntarioek NAN txartelaren fotokopia bat eraman beharko dute.