Hainbat lagun elkartu dira Bermeon, torturaren aurka
Herenegun, 36 urte bete ziren Joxe Arregi zizurkildarra Espainiako poliziaren komisarian jasotako torturen ondorioz Carabanchelgo (Madril, Espainia) espetxean hil zela. Ordutik, otsailaren 13a torturaren kontrako aldarria zabaltzeko eguna bihurtu da. H...
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak deitutako elkarretaratzean 30 pertsona inguru batu ziren.
Torturaren Aurkako Egunaren harira ere, Busturialdeko Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak erakusketa antolatu du. Barikuan eta zapatuan bisitatu ahalko da aipatu erakusketa, Goiko Plazako Kabidxe gune sozialean, 18:30etik 20:00etara.
Hitzaldia
Beste alde batetik, hilaren 23an, eguenean, errepresioari buruzko hitzaldia egongo da Kabidxen, 20:00etan.
Alde batetik, Salhaketako abokatu batek Mozal legeari buruzko azalpenak emango ditu, eta bestetik, atxiloketa baten aurrean egin ahal denaren berri ere emango duela jakitera eman dute antolatzaileek.