Izurde marradun bat agertu da Laga hondartzan. Domeka goizean izan zuen Ambar elkarteak horren berri, eta hiru kide bertaratu ziren. Hilik zegoen itsasertzean, eta hondarretara lekualdatu zuten. Behin bertan, ikuste-azterketa egin, eta neurri biometrik...
Izurde marradun bat agertu da Laga hondartzan. Domeka goizean izan zuen Ambar elkarteak horren berri, eta hiru kide bertaratu ziren. Hilik zegoen itsasertzean, eta hondarretara lekualdatu zuten. Behin bertan, ikuste-azterketa egin, eta neurri biometrikoak hartu zizkioten. Ostean, nekropsia egin zioten, organoen laginak hartuta. Elkartekoen arabera, ez zegoen ondo elikatuta; hala ere, 75 kilo baino gehiago pisatzen zuela uste dute. Oraindik izurdearen heriotzaren arrazoia zein den argi ez badago ere, Ambar-ekoek aurreratu dute, animaliaren tamainagatik eta hortzeriagatik adin aurreratuko izurdea zela.