Ander Orbañanosek irabazi du urtarrileko Ezetz Jakin lehiaketa
Ezetz Jakin lehiaketako saria eman dute gaur goizean Kultur Etxean. Urtarrileko sariduna Ander Orbañanos Agirre gernikarra izan da, eta Gernika jatetxearen eskutik hartu du saria: bi lagunentzako otordua.
110 lagunek parte hartu dute urtarrileko lehiaketan, eta aspaldiko partez kopuru altuena izan dela azpimarratu dute antolatzaileek.
Era berean, otsaileko lehiaketa martxan dagoela gogoratu dute. Parte hartu nahi dutenek Seber Altube ikastolako ikasleek prestaturiko galderak, erleei buruzkoak zein Korrikari dagozkienak erantzun beharko dituzte. Otsaileko saria Sakone tabernak emango du.